Inauteria Oiartzon

inauteriaInauteria joan den ostegunean hasi bazen ere, Oiartzo ikastolako ikasleek ostiralean ospatu zuten.

Ikasle gehienak mozorroturik etorri ziren eta askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Hala ere, nabarmentzekoa izan zen Oiartzungo ikasle talde handi batena, festetako txaranga baten itxuran etorri baitziren, eta giro ederra eragin baitzuten.

Azken bi orduetan joko eta herri-kirol lehiaketa izan zen. Primerako festa!