Inauteriak Oiartzo ikastolan

iker garciaOtsailaren 9an inauteriak ospatu ziren Oiartzo Ikastolan.

Mozorrotuta etortzeko aukera eduki zuten ikasleek eta baita hainbat jardueretan parte hartzeko aukera ere. Mozorro lehiaketarekin hasi zuten eguna: parte hartu nahi zuten ikasleek jolas-garaian argazki bat atera zuten pasilloko muralean eta ondoren epaileek irabazle bat aukeratu zuten. Irabazlea Iker Garcia izan zen.

Jolas garaiaren ondoren, ikasle batzuek antolatu zituzten jolasetan parte hartu zuten gazteek. Hainbat galdera erantzun behar ziren euskal abestiei buruz, mitologiari buruz eta geografiari buruz, besteak beste. Baita mimika bidez zenbait hitz edo pertsona interpretatu ere.

Orokorrean oso ondo pasa zuten ikasleek eta, gainera, inauteriak zirela eta, hurrengo asteko astelehenean eta asteartean, otsailaren 12an eta 13an hain zuzen ere, jai eguna izan zen Ikastolan ikasle eta irakasleentzat.