1. mailako Marrazketa Teknikoan forma lau geometrikoak marraztetik, hiru dimentsiotako piezak irudikatzera heltzen gara eta ibilbide horretan lagungarriak dira SketchUp bezalako softwareak eskaintzen dituzten bitartekoak. Ikasleek axonometrian eraikitako piezak 3Dan inprima daitezke besteak beste. Ikasturte honetan praktikak egitera etorri den Jon Yurramendiren laguntzari esker ordenagailuan landutako piezak errealitate bihurtu dira!