Azkar pasa da lehen ebaluazioa! Ia oharkabean, baina EZ ALFERRIK!

2. batxilergoko IKASLEEK egindako lanen bilduma bat da jarraian aurkezten dizueguna. TEKNIKA LEHORREKIN; arkatz, kreta, ikatz-ziri eta sanginaz eginiko BODEGOI ETA MODELO LAN batzuk besteak beste.

Lan giro onean hasi dugu 2017-2018 ikasturtea. ADIERAZPEN TEKNIKA GRAFIKO PLASTIKO anitzak frogatzeko ARIN IBILI gara eta burututako ariketak ere ezberdinak izan dira: azkarrak batzuk, landuagoak besteak, naturaletik jasotakoak zein abstraktuagoak, txuri-beltzak soilik edo koloretsuagoak … eta batez ere DENETARIKOAK. Aspertzeko tarterik gabe! Emaitzak ASKO eta OSO OSO DIBERTIGARRIAK izan dira.

Ea gustokoak dituzuen!