Ekitaldi akademikoa

ekitaldi akademikoaJoan den abenduaren 23an 2017/18 ikasturteko Ekitaldi Akademikoa ospatu genuen Errenteria Hiria Kulturgunean.

Jon Maya ikasle-ohiaren hitzaldiaren ondotik, 2016-17 ikasturtean Oiartzo ikastolan batxiler ikasketak bukatu zituzten ikasleei ikastolaren aintzatespena eman zitzaien beren ahalegin eta lorpenak aitortzeko.

Jarraian, Orereta ikastolan 25 urtez lanean aritu diren Ainhoa Mujika eta Garbiñe Astibia langileak omendu ziren eta baita Urdaburu Mendizale elkartea ere, 75 urte bete baititu, eta horietatik 25 Orereta ikastolarekin lankidetzan.