Entries by Editor

Artearen Historiako ikasle taldea Tabakaleran

Urriaren 1ean Tabakalerako Arte-hezkuntza ekimen taldeak proposatutako tailerra lantzen aritu ziren bigarren mailako zenbait ikasle Oiartzoko Artearen Historiako ikasleak Arte Garaikidean oinarritutako abentura batean parte hartzeko aukera izan zuten atzo Donostian. Horretarako, goizean Tabakaleran izan ziren. Hango Belar onak eta txarrak tailerrean parte hartzeaz gain, Uriel Orlow artistari eskainitako erakusketa ikusi ahal izan zuten. Artista […]

Jardunaldi irekiak EHUko unibertsitateetan

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitateek ateak irekiko dituzte martxoan Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleentzat, Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat eta baita guraso zein familientzat ere. Ikasleentzat bideratuta dauden jardunaldi irekiak martxoaren 23tik 30era izango dira EHUko campusetan. Aukera dago saioa euskaraz ala gaztelaniaz egiteko, eta baita goizeko saiora (10:30-13:00)  nahiz arratsaldekora (15:30-18:00) joateko. Arabako campusean […]

Inauteria Oiartzon

Inauteria joan den ostegunean hasi bazen ere, Oiartzo ikastolako ikasleek ostiralean ospatu zuten. Ikasle gehienak mozorroturik etorri ziren eta askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Hala ere, nabarmentzekoa izan zen Oiartzungo ikasle talde handi batena, festetako txaranga baten itxuran etorri baitziren, eta giro ederra eragin baitzuten. Azken bi orduetan joko eta herri-kirol lehiaketa izan zen. […]

EGA azterketa

Otsailaren 22an, Donostiako Elbira Zipitria eta Ignacio Mª Barriola eraikinetan egin zen EGA azterketaren Atariko proba izeneko lehen fasea, eta martxoaren 1ean emango dituzte azterketaren emaitzak. Atal hau eta beste bi azterketa gainditurik Euskararen C1 maila lortzen da. Oiartzoko ikasle askok egin zuten Atariko proba. Lehenengo mailako ikasleak ziren gehienak.

DBHko titulua jaso dute 2017an DBH bukatu zutenek

Oiartzo ikastolako zuzendariak deituta, Orereta ikastolako ikasle ohiek jaso ahal izan dute bulegoan 2017ko ekainean DBH 4. maila bukatu izanaren agiria. DBH bukatu izana ziurtatzen duen dokumentuaz gain, Euskarako B1 maila badutela baieztatzen duen agiria ere jaso dute. Haurtzaroko ikasle ohiek agiri horiek guztiak Haurtzaron jaso dituzte.

Ikasle eta ikasle-ohien arteko topaketak

Lanbide Heziketan nahiz  Unibertsitatean dabiltzan ikasle ohien ahotik, jakintza esparru horiei buruzko ikuspegi aberats eta erreala eman nahi izan diegu gure ikasleei. Egungo ikasleek diotenez, saioak interesgarriak dira eta erabakiak hartzeko lagungarri izaten ari zaizkie. Izan ere, ikasle-ohiek ematen dieten informazioa ezin izaten da beste inongo bidetatik jaso. Informazio erreala da, freskoa eta hurbila. Gozagarria […]

Ekitaldi akademikoa

Joan den abenduaren 22an 2018/19 ikasturteko Ekitaldi Akademikoa ospatu genuen Haurtzaro ikastolan. Josu Ibarguren ikasle-ohiaren hitzaldiaren ondotik, 2017-18 ikasturtean Oiartzo ikastolan batxiler ikasketak bukatu zituzten ikasleei ikastolaren aintzatespena eman zitzaien beren ahalegin eta lorpenak aitortzeko. Jarraian, argazkia atera eta elkarrekin goxo aritzeko aukera izan genuen hamaiketako baten aurrean.

Euskaraldia Oiartzon

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak, beste hainbat eta hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duten ekimena iritsi da Oiartzora ere. Oiartzoko ahobiziek ere euskarari eutsiko diote solaskideak euskaraz ulertzen duen guztietan. Honezkero gauza jakina da Euskaraldiaren bitartez erakutsi nahi dena: hizkuntza ohiturak alda daitezkeela nahi izanez gero. Eta 11 egun horiek pasatutakoan, hizkuntza praktika […]