Entries by Editor

3. saria StartInnovan

Maddi Iriarte, Andoni Iriondo, Asier Egibar, Unai Garayar, eta Maitane Salguero Oiartzoko ikasleek 3. saria irabazi zuten StartInnova programan. Martxoaren 5ean aurkeztu zuten EHUko epaimahaikoen aurrean autokarabanentzako gune bat eraikitzeko sortu zuten proiektua, eta 3. saria eman zieten beste 171 talderen aurretik. Urretxu-Zumarraga ikastolako talde bat izan zen irabazle. Zorionak Oiartzoko ekintzaileoi, eta baita beren […]

Oiartzoko HARAN taldea STARTINNOVAko finalean

Oiartzoko 2. mailako ikasleek aurten, lehenengoz, StartInnovan parte hartu dute. StartInnova ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko programa bat da. Gipuzkoa osoko hainbat ikastetxek parte hartzen dute eta ikasleek, taldeka, negozio ideia bat garatu behar izaten dute. Proiektua garatu ondoren, EHUko irakasleek osatutako epaimahaiak ikastetxe guztietako 174 lanen artetik 5 onenak aukeratu ditu finalerako eta, 5 finalista horien […]

Inauteriak Oiartzo ikastolan

Otsailaren 9an inauteriak ospatu ziren Oiartzo Ikastolan. Mozorrotuta etortzeko aukera eduki zuten ikasleek eta baita hainbat jardueretan parte hartzeko aukera ere. Mozorro lehiaketarekin hasi zuten eguna: parte hartu nahi zuten ikasleek jolas-garaian argazki bat atera zuten pasilloko muralean eta ondoren epaileek irabazle bat aukeratu zuten. Irabazlea Iker Garcia izan zen. Jolas garaiaren ondoren, ikasle batzuek […]

Isilpeko larrialdiak

Joan den otsailaren 2an 1. mailako ikasleek Isilpeko Larrialdiak deituriko saioak egin zituzten gelaka. Saio horien helburua da helduekin partekatzeko zail diren zalantza eta kezken inguruan informazio fidagarria eta praktikoa eskuratzeko aukera zabaltzea gazteei. Erain Hezkuntza Integrala taldeko Virginia Belategi adituak zuzendu zituen saioak.

Txarribodara gonbidatu gaituzte

Urtarrilaren 19an 1. mailako ikasleok Hika Teatroaren Txarriboda antzezlanaren entsegu nagusia ikusi ahal izan genuen. Txarriboda kabaret kutsuko antzezlana da, euskal musika baliatuz algara ederrak egiteko eta kunbia dantzatzeko parada eman ziguna. Estreinaldia hurrengo egunean egin zen Errenteriako Niessen kulturgunean.

Ekitaldi akademikoa

Joan den abenduaren 23an 2017/18 ikasturteko Ekitaldi Akademikoa ospatu genuen Errenteria Hiria Kulturgunean. Jon Maya ikasle-ohiaren hitzaldiaren ondotik, 2016-17 ikasturtean Oiartzo ikastolan batxiler ikasketak bukatu zituzten ikasleei ikastolaren aintzatespena eman zitzaien beren ahalegin eta lorpenak aitortzeko. Jarraian, Orereta ikastolan 25 urtez lanean aritu diren Ainhoa Mujika eta Garbiñe Astibia langileak omendu ziren eta baita Urdaburu […]

Hitzaldia Oiartzon Erresuma Batuko kulturaz

Abenduaren 12an sortzez Ingalaterrakoa den Mark irakaslea etorri zen batxilergoko ikasleei hitzaldia ingeles hutsean ematera, dioenez, gure Erresuma Batuari eta ingelesari buruzko jakintza hobetu daitekeelako bertako kulturari buruz hitz eginik. Irakasle hau beste leku batzuetan ere ibili da ingelesa irakasten, baina leku horietatik guztietatik Oiartzo izan omen da ikasleen artean ingeles mailarik handiena eta ahoskera […]

Oiartzoko ikasleak Biodonostiara bisitan

Oiartzo Batxilergo Ikastolako 2. mailako Biologiako ikasleak, azaroaren 29an, Biodonostia ikerketa zentroa bisitatzera joan ziren. Hango bi ikertzailek ikasleak bi taldetan banatu eta eraikinean zehar eraman zituzten instalazioak erakutsi eta bertan zer ikertzen den azaltzeko. Gazteek hainbat laborategi, makina berezi eta esperimentu ikusi ahal izan zituzten, baita bisitarako prestatu zen esperimentuentzako animalien gela ere. Bisitaren amaieran […]

Euskararen Eguna, gaur eta gainerako 364 egunetan

Abenduaren 3a, EUSKARAREN EGUNA, aurten igandea denez, aurreko ostiralean ospatu dugu Oiartzon. Ikasleen Euskara taldeak antolatutako ekintzak egin dira, argazki collagea tarteko. Euskara sustatzeko kartel lehiaketaren irabazleak ere jakin dira: Ilune Salaberria eta June Zuloaga. Gainera, aurreko egunetan, eta baita ondorengoetan ere, oiartzoarrok bat egin dugu Errenteria eta Oiartzunen egin den AstebatZuk kanpainarekin, Euskara ez […]

MONDRAGON Unibertsitatearen eskaintza bertatik bertara

Aste honetan, azaroaren22an, asteazkena, MONDRAGON unibertsitateko bost irakasle etorri dira Oiartzora eskola orduan, 10:45-12:30 bitarte. Lehenik eta behin unibertsitatearen izaera eta eskaintza orokorra zein den azaldu dute eta, ondoren, arloka banatu dira ikasleek izena ematean adierazitakoaren arabera. Enpresa, Hezkuntza, Ingeniaritza, Ikus-entzunezko nahiz Gastronomia arloko graduen berri zehatzagoa jasotzeko aukera paregabea izan dute.