Oiartzon martxan hasi gara 2019-2020 ikasturtea prestatzeko.

Uda atseden hartzeko eta zenbait berrikuntza egiteko aprobetxatu ondoren, lanean gara berriz ikasturte berriari indarrez ekiteko.

Lehen eguna, aurkezpen eguna alegia, irailaren 6 ostirala izango da 11:00-12:30 bitartean. Ikastolako autobusa erabiliko dutenek, igotzeko autobusak ohiko ibilbidean izango dituzte 10:30ean hasita. Jaisteko berriz, 12:30ean izango dira aurkezpena bukatutakoan.

Ohiko klaseak irailaren 9 astelehena hasiko dira 7:45ean. Astelehenean hasiko da garraioa ere bere ohiko ordutegian. Autobusen ordutegi eta ibilbide zehatzak GARRAIOA orrian dituzue eskura.

Ikastolako eskola-egutegia esekita dago Egutegia atalean. Orri honetara jo klase egunak, ebaluazioak, jaiak edo berreskurapenak noiz diren jakiteko.

EGUTEGIA

Egin klik hemen egutegiaren orrira joateko

GARRAIOA

Egin klik hemen garraioaren atalera joateko