Katerin Artola, Aurresku Txapelketan irabazle

Katerin txapelduna 2Aurten bateratu egin dituzte Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskadiko Soinu Zahar txapelketa, eta lehen aldiz mistoa izan da lehiaketa.

Bost dantzari emakumezko eta hiru gizonezko lehiatu ziren Ordizian irailaren 8an eta Katerin Artola izan zen txapeldun.

Katerinek 400 euro eta gazta bat irabazi zituen, eta oiartzotar guztiok eman nahi dizkiogun zorionak.