Oiartzok Oxford University-ren “Oxford Test of English” azterketa egiteko aukera eskaintzen du, C1 mailara arte. Froga honen bitartez ingeleseko ezagutzak neurtu eta ziurtagiria lortzeko aukera eskaintzen da, ikastetxean bertan azterketa bakarra eginda. Oiartzoko bertako ikasleek (batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak), Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako, Oiartzoren jatorrizko bi ikastoletako, DBH3ko eta DBH4koek, eta 15 urtetik gorako beste edozein herritarrek egin dezakete aipatu azterketa Oiartzon.


“OXFORD TEST OF ENGLISH” AZTERKETAREN EZAUGARRI NAGUSIAK


  • Bi ordu eta erdiko iraupena du eta ordenagailuz egiten da.
  • Hizkuntzaren ezagutzaren oinarrizko lau konpetentziak neurtzen ditu: speaking, writing, listening eta reading.
  • Konpetentzietako batean desio den maila lortzen ez bada, hurrengo deialdi batean konpetentzia hori bakarrik hobetzeko aukera du ikasleak, ongi egin dituen konpetentzien frogak berriz egiteko beharrik gabe.
  • Azterketak ikaslearen ingeles-maila ziurtatzen du (ez dago “gainditua” edo “ez gainditua” kalifikaziorik). Oinarrizko konpetentzia bakoitzean ikasleak duen maila erakusten du azterketak (A1, A2, B1, B2, C1). Batez besteko maila orokorra ere adierazten du C1 mailara arte, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua oinarri hartuta.
  • Azterketaren emaitzak 15 egunen buruan jasotzen dira.
  • Azterketaren gaineko informazio gehiago eta eredu bat ikusteko aukera: www.oxfordtestofenglish.es

2025-26 IKASTURTEKO DEIALDIAK

  • EGUNAK: urtarrilak 14, martxoak 25 EDO ekainak 22
  • ORDUA: urtarrilak 14 eta martxoak 25: 15:00-17:30 | ekainak 22: 10:00-12:30
    (azterketaren atal guztiak egun berean egiten dira)
  • LEKUA: Oiartzo Ikastola
  • PREZIOA: 95€ (A1-B2 mailak) | 105€ (C1 maila)
    Oiartzo, Haurtzaro eta Orereta Ikastolakideak ez beste azterketa-egileak: 120€ (A1-B2 mailak) | 140€ (C1 maila)
  • PLAZA KOPURUA: 10 ikasle
    (gehiagok izena emango balute, deialdi gehiago egiteko aukera egon daiteke)
  • IZEN-EMATEA: oraindik itxita
  • ZALANTZAK | GALDERAK: zuzendaria@oiartzoikastola.eus