2025-26 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketa-beka eta laguntzetarako deialdia zabalik dago.
ESKAERA EGITEKO ARGIBIDEAK
A) 2024-25 ikasturtean beka jaso zuten ikasleak
Abuztuan SMS edota mezu elektroniko bat jaso dute familiek Eusko Jaurlaritzatik.
Eskaera oraindik bideratu ez dutenek (aukerarik izan ez dutelako edo daturen bat aldatu, zuzendu edo eguneratu behar dutelako), irailaren 12an, ikaslearen bitartez jasoko dute hurrengo edukia duen gutuna: beka-eskaria bideratu ahal izateko datu-bilduma (Eusko Jaurlaritzak helarazi diguna), epeekin eta beste hainbat argibiderekin batera.
B) 2025-26 ikasturtean beka lehen aldiz eskatuko duten ikasleak edo iaz beka ukatu zitzaienak
Eskaera bi modutan egin dezakete:
- Internet bidez: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus helbidean erabiltzaile berri bezala alta emanda edo dagozkien datuak sartuta (jada kontua sortuta dutenek), eskaera-orrira sartu ahal izango da. Behin datuak ondo daudela ziurtatu eta horiek osatu ondoren, datuetan aldaketarik ez badago, bide hauetako bati ekin beharko zaio:
- Telematikoki aurrera jarraitu (sinadura elektronikoa dutenek bakarrik), bulego batera joan beharra ekidinez.
- Eskaera-orria inprimatu, sinatu eta Ikastolako idazkaritzara eraman, erantsi behar diren agiriekin batera. Bertan eskaria erregistratuko da. Oiartzoko bulegoaren ordutegia ohikoa izango da. Seme-alaben bitartez helarazi daiteke.
Eskaera-orrian agertzen den daturen bat okerra bada, inprimakian bertan aldaketa egin (eskuz) eta sinatuta ekarri Ikastolako bulegora, aldaketa hori bermatzen duen agiriarekin batera.
- Bulegoan: Bulegoan bertan eskaera-orria bete, sinatu, hala dagokien agiriak erantsi eta eskaria erregistratu egingo da. Ikasleen bitartez egin daiteke.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- Beka-eskaera datak: irailaren 15etik 26ra
- Ikastolako bulegoaren (idazkaritza) beka-arretarako ordutegia: 09:00-12:00
- Zalantza eta galderetarako: 943 52 38 04
Hala behar edo nahi izanez gero, lagungarria izan daitekeen informazio gehiago dago www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus webgunean.
EBAZPENAK
Garaia iristean Eusko Jaurlaritzatik bertatik jarriko dira harremanetan familiekin SMS edo emailez, ebazpenen berri emateko.