2025-26 ikasturtea: hasierako informazio praktikoa
ESKOLA EGUTEGIA
Inikaz (2. maila) / emailez (1. maila) bidali da 2025-26 ikasturteko eskola-egutegia.
Bertan daude klase-egunak, ebaluazioak, berreskurapenak eta ikasturte berrirako oinarrizko informazio guztia. Kontuan izan 1. mailako eta 2. mailako eskola-egutegia ez dela guztiz berdina.
GARRAIOA
2025-26 ikasturteko garraio-zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua 2024-25 ikasturteko berbera izatea aurreikusten da (ikusi xehetasunak hemen). Aldaketarik egongo balitz emango da horren berri.
1. MAILA
TESTULIBURUAK
Ikusi hemen 1. mailako testuliburuen zerrenda. Zerrendan azaltzen ez diren irakasgaietan Ikastolan bertan sortutako materiala erabiliko da.
Liburuak erosteko aukeretako bat Elkar dendaren bitartez online erostea da. Elkar dendako online zerbitzuak atal propioa du Oiartzoko liburuekin. Online denda horretan liburuak erosteko epea uztailaren 31ra artekoa da. Horrela eginez gero, ikasleek liburuak Ikastolan bertan jasoko dituzte ikasturtearen hasieran.
IKASLEEN POSTA ELEKTRONIKOA
Ikasleek posta elektroniko propio bat behar dute ikasturtearen hasierarako. Ez dute balio @oreretaikastola edo @haurtzaroikastola domeinuetako posta elektronikoek, posta elektroniko horiek desagertu egingo dira-eta.
TAKILAK
Ikasle bakoitzari armairu bat (takila bat) utziko zaio bere materiala gordetzeko. Armairu hori pertsonala izango da eta ikaslea izango da armairu horren arduraduna. Armairua ixteko giltzarrapo txiki bat ekartzea gomendatzen da.
KOMUNIKAZIO KANAL NAGUSIA
Irailera bitartean (hala beharko balitz), posta elektronikoa izango da komunikazio-kanal nagusia. Jasotako mezuei ez erantzun, erabiltzaile automatiko batetik bidaltzen baitira. Oiartzo Ikastolarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bidali mezua oiartzo@ikastola.eus helbidera.
2. MAILA
TESTULIBURUAK
Ikusi hemen 2. mailako testuliburuen zerrenda. Zerrendan azaltzen ez diren irakasgaietan Ikastolan bertan sortutako materiala erabiliko da.
Liburuak erosteko aukeretako bat Elkar dendaren bitartez online erostea da. Elkar dendako online zerbitzuak atal propioa du Oiartzoko liburuekin. Online denda horretan liburuak erosteko epea uztailaren 31ra artekoa da. Horrela egin gero, ikasleek liburuak Ikastolan bertan jasoko dituzte ikasturtearen hasieran.
IRAILEKO DEIALDIA
1. mailako gairen bat zintzilik gelditu zaien ikasleek aukera dute irailean berreskurapen-deialdi berezi bat egiteko. Deialdi garrantzitsua da, izan ere, aukera ematen du ikasturtea hasterako 1. mailako gai pendientea(k) gainditzeko eta ikasturtea garbi hasteko.