Oiartzungo Haurtzaro eta Orereta Ikastolek 90. hamarkadaren amaieran jarri zuten martxan Oiartzo, bi Ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz.
Horretan dihardugu 25 urtez, gure helburua aldatu gabe: oarsoaldean euskarazko batxilergo indartsu bat izatea, euskara duena bide eta helmuga. Kalitatea berme bezala ulertzen dugu, etorkizuneko ikasketetara sartzea lortu eta irauteko berme bezala. Promozio, orientazio eta sarbide datuek berme hori eskaintzen dugula adierazten digute.
Hau guztia lan taldea oso anitzarekin, esperientzia eta gaztetasunaren arteko nahastekarekin. Alde batetik, urteetako esperientzia duten lankideak, etaparen berezitasunak oso ondo ezagutzen dituztenak. Beste aldetik, gazteen indarra eta ikuspuntua, batxilergo berritzaile batetarako norabidean.
Haurtzaro eta Orereta Ikastolak bezalaxe, Oiartzo ere Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da, kalitatezko euskarazko hezkuntza berritzailearen berme.
Oiartzon batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen ditu, osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz. Horrez gain, ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete hautazko gaiak, modu erabat askean eta egingo duten batxilergo-modalitateari lotu gabe.