Posts

Etorkizunerako aukerak

Atzo, otsailak 3, orientazio saio berezia egin genuen Oiartzoko 2. mailako ikasleen gurasoentzat. Batxilergo ikasketak amaituta ikasleek zein aukera pedagogiko dituzten azaldu zituzten Andrea Etxaniz orientatzaileak eta Gaskon Etxeberria zuzendariak, bi taldetan banatuta. Orohar, Oiartzoko ikasleek bi ikasketa bide aukeratzen dituzte: Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea. Bi aukera hauetaz eta horietan sartzeko faseez jardun zuten arratsalde amaieran.

Ikasleak Tabakaleran

"Zin Ex. Gorputza eta arkitektura" zinema hedatuaren inguruko erakusketa bisitatu genuen urriaren 7an. Artearen Historia ikasgaian arte garaikidea lantzen dugu lehenik eta oraingoan ikus-entzunezkoen esperientzia bizi ahal izan genuen Tabakaleran-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

MARTXAN GARA BERRIZ

Konturatzerako berriz ere lanean hasteko garaia iritsi zaigu. Ilusioz eta gogoz hasi dugu ikasturte berri hau. Aurpegi berriak irakasleen artean, ikasleen artean ere (noski), gela bat gehiago (1D), erronka berriak, baina betiko jomuga: euskaraz…