Euskal Olinpiadak, harremanak eta zubiak garaile (argazki-galeria)

Haurtzaro eta Orereta Ikastolen ikas-ibilbideen amaierek bat egiten dute gurean: Oiartzo batxilergo-ikastolan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatuta, batxilergoari ekitea erabakitzen dutenentzako, Oiartzo da Haurtzaro zein Orereta Ikastolen 0-18 urte ibilbidearen amaiera; azken geltokia, beste tankera bateko abenturei ekin aurretik.

Ikuspegi eta asmo horiei jarraiki, Orereta, Haurtzaro eta Oiartzo Ikastoletako ikasleek elkar ezagutu eta harreman berriak egiteko helburuz, Euskal Olinpiaden bigarren edizioa egin berri dugu Oiartzon. Iaz hasitako bideari jarraiki, DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. mailako ikasleek hartu dute parte bertan; eta beraiek arduratu dira antolaketaz ere, beren interesetatik abiatutako programa onduz. Elkar ezagutzeko jolasak, taldekako ginkana, hamaiketakoa, Euskarabenturaren aurkezpena, photocall-a eta Zilibito Records-en musika-saioa (Oiartzoko ikasleak dira taldekide asko) bildu ditu Euskal Olinpiaden bigarren edizioko programak.

Izan bezate ibilbide luzea gure Euskal Olinpiadek eta izan bitez hiru Ikastoletako ikasleen arteko harremanak eta sareak indartzeko mugarri!

Argazkiak: Oier & Oier