Covid-19aren ondorioz, aurtengo guraso-bilera orokorrak aurreratu egin dira. Ohiko informazioaz gain badira gai berriak lantzeko. Alde batetik, Ikastolako jarduera normala prebentzio eta segurtasun neurri batzuekin burutuko dugunez, denok neurri hauek ondo ulertzea eta barneratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Eta beste aldetik, Covid-19aren ondorioz antolaketan izango ditugun aldaketa guztiak ongi landu nahi ditugu gurasoekin (agertokiak, sortu daitezkeen egoera desberdinak, prozedurak e.a.).

Ikastolan aldi berean egongo den guraso kopurua murrizteko, gela bakoitzean bi txanda egingo dira bi egun desberdinetan. Bilera hauek ohiko higiene neurriekin egingo dira eta maskara jantzita izan beharko dugu, noski.

1. mailako bilerak irailaren 23 eta 24ean egingo ditugu arratsaldeko 17:30ean. 2. mailakoak berriz irailaren 29 eta 30ean izango dira, 17:30ean baita ere.

Emailez bidaliko dugu  bilerako materiala eta bakoitzari egokitu zaion eguna. Aipatutako materiala orri honetan ere aurkitu dezakezue.