Codiv-19 web orria martxan da

Koronabirusaren inguruko informazioa biltzeko web orri berezi bat jarri dugu martxan. Bertan aurtengo antolaketa bereziaren inguruko oinarrizko informazioa topatuko duzue: prebentzio neurriak, kasuen kudeaketa, ohiko galderen erantzuna eta abar.

Site-erako sarrera menu nagusian aurkituko duzue, nabarmendutako botoian. Web orria Codiv-19arekin zerikusia duten gai guztiak bideratzeko sortu dugu, informazio dena gune berdinean izateko eta egoera honetan nola jokatu erabakitzen laguntzeko familia zein ikasleei.