Aisialdiko hezitzaile ikastaro homologatua eskainiko du Ikastolak

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bitartez. Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman ahal du izena. Ikastolako ikasleek zuzenean jaso zuten ikastaroaren gaineko informazioa pasa den astean, Aisiolako arduradunen eskutik. 

Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak.

Ikastaroa Ikastolan bertan izango da. Datorren urriaren 16an hasiko da eta urtebeteko (2. batxilergoa egiteko adina dutenentzako edo helduagoentzako) iraupena izango du. Bi urtean (1. batxilergoa egiteko adina dutenentzako) egiteko aukera ere badago. Kasu horretan, ikastaroa urtarrilean hasiko da. Aukera batean zein bestean, atal teorikoa eta praktikoa izango ditu ikastaroak eta ostiral arratsaldetan emango da, 15:30etik 20:30era.

Izena emateko epea: urriak 9

Aisialdiko hezitzaile ikastaroan izen-emate epea urriaren 9an amaituko da. www.aisialdia.eus webgunearen bitartez egin behar da. Ordainketa matrikula egiteko momentuan bertan egin behar da. Ikastolako bazkide direnek 430€ ordaindu behar dituzte eta hala ez direnek, berriz, 475€.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi mezua [email protected] helbidera edo deitu 943 44 51 08 / 944 35 43 40 telefono-zenbakietara.