Urteroko ohiturari jarraiki, Oiartzo Ikastolaren Eguberriko Topaketa egin da aurten ere
Iazko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten 94 ikasleei ekitaldi xumea eskaini zaie Oiartzo batxilergo-ikastolaren 2025eko Eguberriko Topaketa egin da abenduaren 23an, astearte arratsaldez, Orereta-Errenteriako Niessen Kulturgunean. Oiartzo Oiartzungo Haurtzaro eta Orereta-Errenteriako Orereta Ikastolen batxilergo-ikastola izanik, bi herrietan txandaka egiten da Eguberriko Topaketa; aurten, Orereta-Errenterian tokatu da. Ikasleak, haien familiak, irakasleak, Orereta eta Haurtzaro ikastoletako ordezkariak, eta […]

