Entries by Gestor 2

,

Martxoak 8: itzalpeko itzal handiko Euskal Herriko emakumeen bila

Egun geroz eta seinalatuagoa da martxoaren 8a gure egutegietan. Eta hala behar du, gainera. Bistaratzeko eta aldarrikatzeko asko dago oraindik. Aitzitik, horretarako erreferentziazko emakumeen bila hastean, atzerrira jotzen dugu maiz. Izango ziren eta izango dira ba Euskal Herrian ere gisa horretako emakumezkoak? Dudarik gabe: izan dira eta badira itzalpeko itzal handiko emakumeak gurean, bere txikitasunetik […]

, ,

Euskal Herriko hezkuntza sistema propiorako bidean,
eskola eredu berria aldarrikatu dugu

Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak elkartu gara, Donostian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko. Aurrez, eskualdez eskualde elkartu gara ikastolok gaia jorratzeko, beronek etorkizuneko euskal hezkuntza sisteman izango dituen erronkei buruz hitz egiteko, bai eta ikastolen mugimendutik begira eraiki nahi […]

,

Oiartzo Ikastolak aisialdiko begirale titulua ateratzeko ikastaroa eskainiko du

Bosgarren urtez, haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak. Lanbidek homologatua da eta 2022an hamasei urte (batxilergoko lehenengo maila edo baliokidea) edo gehiago bete edota beteko dituen herritar orok […]

MARTXAN GARA BERRIZ

Konturatzerako berriz ere lanean hasteko garaia iritsi zaigu. Ilusioz eta gogoz hasi dugu ikasturte berri hau. Aurpegi berriak irakasleen artean, ikasleen artean ere (noski), gela bat gehiago (1D), erronka berriak, baina betiko jomuga: euskaraz kalitatezko batxilergo bat eskaintzea gure ikasleei. Beste urte batez Covid-19ari begira egongo gara baina egoera hobera egiten ikusteko esperantzarekin. Betiko indar […]

Eusko Jaurlaritzaren erdi-mailako IKT Heldutasun Ziurtagiria lortu du Oiartzo Ikastolak

Informazio eta Komunikazio Teknologien zabaltzeak aldaketa eragin du pertsonen prestakuntza-premietan, eta aldaketa horrek ondorioak ditu prestakuntza-premiei erantzuteko ardura duen hezkuntza-prozesuan. Bide hori egiteko, Eusko Jaurlaritzaren IKT heldutasun-ereduak daude. Ikastetxe bakoitzeko prozesuen digitalizatze-mailaren diagnostikoa eta balioespena egitea bideratzen dute ereduek. Heldutasunaren hurrengo mailak lortzeko bidea ere erakusten dute, teknologiei, praktikei eta hezkuntza-komunitateko eragile guztien gaitasunei erreparatuta, […]

Iritsi da EUSKARALDIA!

Oiartzo Ikastolak Arigune bezala hartuko du parte, eta bertako irakasle naiz ikasleek ere eman dugu izena jada! Zuk oraindik izena eman ez baduzu, datorren azaroaren 24ra arte duzu aukera (izena eman nahi baduzu sakatu hemen). ANIMATU ZAITEZTE eta izan Ahobizi edo Belarriprest!

Aisialdiko hezitzaile ikastaro homologatua eskainiko du Ikastolak

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bitartez. Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman ahal du izena. Ikastolako ikasleek zuzenean jaso zuten ikastaroaren gaineko informazioa pasa den astean, Aisiolako arduradunen eskutik.  Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… […]

Codiv-19 web orria martxan da

Koronabirusaren inguruko informazioa biltzeko web orri berezi bat jarri dugu martxan. Bertan aurtengo antolaketa bereziaren inguruko oinarrizko informazioa topatuko duzue: prebentzio neurriak, kasuen kudeaketa, ohiko galderen erantzuna eta abar. Site-erako sarrera menu nagusian aurkituko duzue, nabarmendutako botoian. Web orria Codiv-19arekin zerikusia duten gai guztiak bideratzeko sortu dugu, informazio dena gune berdinean izateko eta egoera honetan […]