Ikastolako hiru ikasle 2023-24 ikasturteko batxilergoko sari berezien artean
Iaz batxilergoa Oiartzo Ikastolan bukatu zuten Maider Otegi, Jon Cecilia eta Manex Irigoien dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak banatu berri dituen 2023-24 ikasturteko batxilergoko sari berezietako hiru jaso dituztenak. EAEko 16 gaztek jaso dute aintzatespena gaur Gasteizen egin den ekitaldian; tartean, esan bezala, Maider, Jon eta Manexek, gipuzkoar bakarrak. Iaz EAEn batxilergoko bigarren mailan aritu […]

