Hitzaldia Oiartzon Erresuma Batuko kulturaz

hitzaldia ingelesezAbenduaren 12an sortzez Ingalaterrakoa den Mark irakaslea etorri zen batxilergoko ikasleei hitzaldia ingeles hutsean ematera, dioenez, gure Erresuma Batuari eta ingelesari buruzko jakintza hobetu daitekeelako bertako kulturari buruz hitz eginik.

Irakasle hau beste leku batzuetan ere ibili da ingelesa irakasten, baina leku horietatik guztietatik Oiartzo izan omen da ikasleen artean ingeles mailarik handiena eta ahoskera hoberena topatu duen ikastetxea.

Bere irakasteko modua oso motibatzailea eta alaia da, eta gainera, sari txikiak banatzen zituen berak egindako galderei ondo erantzunez gero. Horrek, jakina, eragina izan zuen ikasleen artean, eta bisita oso atsegina egin zuen.

Erresuma Batuko hainbat bitxikeria eta uste oker aipatu zituen. Adibidez, Londreseko Big Ben dorreak ez dauka “Big Ben” izena berez: izen hori dorrearen kanpairik handienaren izena besterik ez da.