Posts

STARTinnovarekin hasi gara

Batxilergo bigarren mailako “Administrazio kudeaketa eta Oinarriak” ikasgaiko ikasleek parte hartuko dute El Diaro Vascok urtero antolatzen duen StartInnova proiektuan. Programa horrek gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzea du xede nagusi. Horrez gainera, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematea du helburu aipatutako programak. 

BatxiLab I: Non gogoa, han zangoa

Badira hainbat urte Ikastolen Elkarteak konpetentzien lanketa batxilergoan txertatzea sustatzen duenetik eta, horien artean, BatxiLab deiturikoa dugu. BatxiLaben helburua proiektuetan edo erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia klaseratzea da, beste etapatan egin ohi den bezala. Ikasturte honetan hiru “erronka egun” edo hiru BatxiLab izango ditugu Oiartzon, eta gaurkoa izan da lehenengoa. 

Ikasleak Tabakaleran

"Zin Ex. Gorputza eta arkitektura" zinema hedatuaren inguruko erakusketa bisitatu genuen urriaren 7an. Artearen Historia ikasgaian arte garaikidea lantzen dugu lehenik eta oraingoan ikus-entzunezkoen esperientzia bizi ahal izan genuen Tabakaleran-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

25 urte… eta aurrera goaz!

2021 urtea berezia da, arrazoi askorengatik, baina bereziki gogoangarria izango da gurean, aurten Oiartzo ikastetxeak 25 urte beteko dituelako. 25, bai, azkar pasa da denbora! Urteurrenari heltzeko, atzera eta aurrera begira jarri nahi izan dugu une batez. Horretarako, egun irakasle eta zuzendari diren Helena Santamaria eta Gaskon Etxeberriarekin jardun dugu, eta haien esperientziaz galde egin diegu.

MARTXAN GARA BERRIZ

Konturatzerako berriz ere lanean hasteko garaia iritsi zaigu. Ilusioz eta gogoz hasi dugu ikasturte berri hau. Aurpegi berriak irakasleen artean, ikasleen artean ere (noski), gela bat gehiago (1D), erronka berriak, baina betiko jomuga: euskaraz…

ATE IREKIAK APIRILAREN 11N

DBH amaitzera doazen eta Batxilergoa egin nahi duten ikasleen gurasoentzat ateak zabalduko ditugu Oiartzo Batxilergo Ikastolan datorren apirilaren 11n arratsaldeko 18:00etan. Oiartzo Batxilergo Ikastolan jakintza esparru guztietarako bideak…
Oiartzo 2018-19

Ikasturte berriari leihoak

Lanean hasiak gara Oiartzo Batxilergo Ikastolan. 18-19 ikasturtea hasterako, eraikina berritzeko konponketa handiak egin ditugu. Hala, balkoiak berritu dira, paretak margotu eta leiho guztiak aldatu. Eraikin berrituan, gogo berriz.
Euskara kartel irabazlea

Euskararen Eguna, gaur eta gainerako 364 egunetan

Abenduaren 3a, EUSKARAREN EGUNA, aurten igandea denez, aurreko ostiralean ospatu dugu Oiartzon. Ikasleen Euskara taldeak antolatutako ekintzak egin dira, argazki collagea tarteko. Euskara sustatzeko kartel lehiaketaren irabazleak ere jakin…
mondragon unibertsitatea

MONDRAGON Unibertsitatearen eskaintza bertatik bertara

Aste honetan, azaroaren22an, asteazkena, MONDRAGON unibertsitateko bost irakasle etorri dira Oiartzora eskola orduan, 10:45-12:30 bitarte. Lehenik eta behin unibertsitatearen izaera eta eskaintza orokorra zein den azaldu dute eta, ondoren, arloka…